Julen Otaegi Leonet 2024ko maiatzaren 6a 21:05 Sabadellek ezetza eman dio BBVAren erosteko eskaintzari. Joan den astean proposamena egin zion BBVAk; baldintzek ez ditu «ase» Sabadellen interesak. Hark berretsi du banku independente gisa jarraituz gero «balio handiagoa» sortuko duela.
Mikel Elkoroberezibar Beloki 2024ko maiatzaren 6a 19:30 Euskal Herrian ere Palestinaren alde kanpatu dira ikasleak. Hegoaldeko lau campusetan kanpaldiei ekin diete ikasleek gaur, Palestinari elkartasuna adierazteko. Mundu mailako 'Students For Gaza' mugimenduarekin bat egin dute.
Pettan Uralde 2024ko maiatzaren 6a 15:30 Bilboko erdigunera autoz sartzeko murrizketak ekainaren 15ean sartuko dira indarrean. Udalak data jarri dio Bizkaiko hiriburuan emisio gutxiko eremua (EGE) ezartzeari.
Arantxa Iraola 2024ko maiatzaren 6a 15:00 Euskara funtzio publikoko lanpostuetan «baldintza» izateko bide orria, argitara. «Justifikatutako salbuespenetan» euskararik ez eskatzeko «malgutasuna» lekarke proposamenak; Iñigo Urrutia legelariak egin du, eta martxoan aurkeztu zuen, mintegi batean. Txillardegi Gogoeta Guneak eredu horri buruzko txosten juridikoa plazaratu du gaur.
Ander Perez Zala 2024ko maiatzaren 6a 13:25 John Swinney SNPko buruzagi bilakatu da. Eskoziako Alderdi Nazionalaren primarioetan hautagaitza bakarra aurkeztu dute. Lider berria asteon izendatuko du lehen ministro parlamentuak.
Paulo Ostolaza 2024ko maiatzaren 6a 13:20 Glavistako langileak kaleratzeko prozesuari bihar berrekingo diote. Epaile baten aginduz, espedientea sei hilabetez egon da etenda. Inplikatutako enpresek apirilean aurkeztu zuten epaitegiak eskatutako informazio osagarria.
Ramon Olasagasti 2024ko maiatzaren 6a 13:00 Gemma Arenas eta Miguel Heras garaile Domusa Teknik 40 MLK ultratrailean. Lasterketa motzaren lehen aldian, berriz, Ainhoa Intxausti eta Aritz Egea nagusitu dira. Ultratrailean, 550 korrikalari lehiatu dira, eta lasterketa laburrean, 250.
Aitor Biain 2024ko maiatzaren 6a 12:40 Pradalesek esan du Jaurlaritza osatzeko negoziazioak «poliki, baina ongi» doazela. EAJren 27 legebiltzarkideek jaso dituzte izendapen agiriak. Tejeriak bihar iragarriko du Eusko Legebiltzarra eratzeko bilkuraren data.
Isabel Jaurena 2024ko maiatzaren 6a 12:00 Desobiratzeak aurrera, oztopo guztien gainetik. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 40 familiak baino gehiagok eskatu dute beren senitartekoen gorpuzkiak itzultzeko.
Isabel Jaurena 2024ko maiatzaren 6a 11:10 Zornotzako hilerrian aurkitutako 86 gorpuzkietatik lehenbizikoa identifikatu dute. Hilaren 13an ekitaldia eginen dute gorpuzkia familiari emateko. Ziur daude gorpuzki gehiago daudela hilerrian, eta uste dute Zornotzakoa Bizkaiko hobirik handiena izan daitekeela.
Maddi Iztueta Olano-Irati Urdalleta Lete 2024ko maiatzaren 6a 11:00 Hamasek Egiptori eta Qatarri jakinarazi die su etena onartzeko prest dagoela. Israelek erantzun du Rafah inbaditzeko planari eutsiko diola, baina ordezkaritza bat bidaliko duela negoziatzera. Rafah bonbardatu du gauean.
Edurne Elizondo 2024ko maiatzaren 6a 10:00 Hiru Mendizerrak ibilaldia, Iñaki Otxoa-SOS Himalaia fundazioaren alde. Larunbatean izango da —maiatzak 11— Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako ibilaldia. Hiru ibilbide izango dira —26 kilometrokoa, 37koa eta 48koa—, eta izen ematearen zati bat (bi euro) Nepalgo Kalika herriko eskola berreraikitzeko bideratuko da.
Ion Orzaiz 2024ko maiatzaren 6a 09:55 Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean, eraso homofobo batengatik. Gorroto delitua eta lesioak eragitea egotzi diete bi atxilotuei, Iruñeko hilerrirako bidean gazte baten aurka oldartzeagatik.
Paulo Ostolaza - Ekhi Erremundegi Beloki 2024ko maiatzaren 6a 09:45 Mugimendu feministak salatu du babesik gabe utzi zutela Donibane Lohizunen hildako emakumea. Frantziako justiziaren arduragabekeria salatu dute feministek, eta erantzukizunak eskatu. Hilda aurkitu zuten emakumearen bikotekidea atxilo izango dute epaiketa egin arte.
Pettan Uralde 2024ko maiatzaren 6a 09:40 Gizon bat atxilotu dute Irunen eta adingabe bat Txantrean, sexu erasoak egotzita. Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian, auto baten barruan emakume bati eraso egitea egotzita.
Urtzi Urkizu 2024ko maiatzaren 6a 09:30 Eider Hurtadok Radio Euskadiko goizak gidatuko ditu. Xabier Garcia Ramsden ETB2ko 'Quédate' saioan ariko da hilaren 20tik aurrera. Itsaso Guemesek 'Distrito Euskadi' aurkeztuko du.
Jokin Sagarzazu 2024ko maiatzaren 6a 09:20 Inoizko kotizatzaile kopururik handiena du Hego Euskal Herriak. Beste 3.948 afiliatu lortu ditu Gizarte Segurantzak, eta 1,3 milioiren langa gainditu du. Apirilean, 2.520 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Kontratu berrien hiru laurdenak zerbitzuen sektorekoak dira.
Alaine Aranburu Irun 2024ko maiatzaren 6a 05:00 ViaIrun, Irungo «iraultza sozial eta ekonomiko handiena». Irun erdiguneko 76.500 metro koadroko trenbide sare «mamu» bat berrurbanizatzea du helburu proiektuak. Besteak beste, tren geltoki bat eta auzo berri bat egin nahi dituzte eremu horretan.
Oihana Teyseyre Koskarat Donibane Lohizune 2024ko maiatzaren 6a 05:00 «Ikasketa urte luzez ez dut emazte musikagile baten obrarik jo». Etxeko pianoarekin hasi zen musikan Capelier. Duela guti arte gizonek idatzitako obrak bakarrik jotzen zituela ohartu, eta emazte musikagileen lanei leku bat ematea deliberatu du.
Olaia L. Garaialde Iruñea 2024ko maiatzaren 6a 05:00 «Gure bidea da kanta propioak sortzea». Goxua’n Salsa taldeak ‘Urak eginen du bide’ diskoa kaleratu berri du. Taldeko Claudia Rodriguezek «aniztasun handiko» disko bat dela nabarmendu du.
Iraia Vieira Gil 2024ko maiatzaren 6a 05:00 «Eskuz marrazteak gizatasuna ematen die komikietako protagonistei». AEBetako DC Comics argitaletxerako komiki marrazkiak egiten ditu Bañalesek, pandemia garaitik. Fant jaialdiaren harira, haren marrazkietako batzuk ikusgai egongo dira Bilboko Barrainkua aretoan, maiatzaren 10era bitarte.
Ibai Maruri Bilbao 2024ko maiatzaren 6a 05:00 Bakea eskatzetik aldarrikatzera. Duela ia bost mendetik, Gernikako arbolaren ondoan Santa Klara komentua dago. Iaz joan ziren azken mojak, eta orain Eusko Jaurlaritzak erosi du, Bakearen Museoa handitzeko.