San Prudentzio jaietako erretreta, iaz, Gasteizko udaletxean. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Tuntuna eta tronpeta soinua

Unai Etxenausia
Erretretarekin gaur iluntzean piztuko da festa Gasteizen. Bihar, tradizioak hala aginduta, San Prudentzio zaindariaren eguna ospatuko dute Armentiako zelaietan: meza, haurrentzako jolasak eta beste egongo dira.
Ibon Aranberriren 'Entresaka' erakusketako irudi bat, Gasteizko Artium museoan. ENDIKO PORTILLO / FOKU

Ibon Aranberrik 'Entresaka' erakusketa zabaldu du Artium museoan

Itziar Ugarte Irizar
Azken hilabeteetan Madrilgo Reina Sofian izan duen atzera begirakoaren «bigarren kapitulu» modura aurkeztu du, eta erakusketa baten logikak «interpelatzeko» ere baliatu nahi izan du artistak. Irailaren 29ra arte bisitatu ahalko da.
Mendizorrotza estadioa

Ehun urtez, bilgune eta oinarri

Eñaut Agirrebengoa
Mendizorrotzak mendea beteko du bihar. Alavesen zelaiak beti izan du izen hori, eta tokia ere ez du inoiz aldatu. Jabe ezberdinak izan ditu, eta hiru aldiz eraberritu dute. Harmailetan, emakume ugari izan da hasieratik, eta pasioa izan da emozio nagusia.
Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileen elkarretaratzea, gaur, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU

«Erabiltzaileak ez daude ondo zainduta»

Maixa Utrera Puelles
Zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek 33. greba eguna egin dute, Araban langileen baldintza «duinak» bermatuko dituen hitzarmen baten alde.
Nabarmenduak
Interesgarria izango zaizu
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.